Pasa den astean landutako irakurgaian, Gianni Rodari ipuin idazlea hobeto ezagutu genuen. Baina hori ez da orain arte ezagutu dugun ipuin idazle bakarra. Beste batzuen ipuinak ezagutzen ditugu: Hans Christian Andersenenak, Charles Perraultenak, Grimm anaienak,...
Orain, ipuin idazle hauen inguruan lan poli bat egitea proposatzen dizuet. Amaieran lan guztiekin gloster bat osatzeko.
Lana atal ezberdinez osatuta egongo da. Pausoz pauso joango gara bakoitza egiten eta atal guztiak eginda eduki ondoren glosterrean kokatuko ditugu. Hauek izango dira lanaren atale zberdinak:
- Ipuin idazle famatu baten informazioa biltzea.
- Egile horri buruz dakiguna taldeari kontatzea, grabatzea eta idaztea.
- Egile horren ipuin bat irakurtzea, kontatzea, grabatzea eta idaztea.
- Elementu guztiak bildu gloster batean.
- Egindako glosterrik interesgarriena aukeratu.
GRIMM ANAIAK: 1. esteka, 2. esteka,
PERRAULT: 1.esteka, 2. esteka
ANDERSEN: 1.esteka, 2. esteka, 3. esteka
RODARI: 1.esteka, 2. esteka, 3. esteka
PENTSATZEKO IPUINAK:
Jarraian daukagun ipuina irakurri behar duzue zuen abotsaren grabazioa gero egiteko.
Astiro irakurtzen baduzue konturatuko zarete ipuinak zerbait esaten digula. Zer da? Argitu ondo glosterrerean ipintzeko.
IPUINA
No hay comentarios:
Publicar un comentario